Aste honetan, dakizuen bezala, tertulia musikalari ekin diogu. Aurten, Mikel Laboa euskal musikaria izan da landu duguna. HH-koak, Mikel Laboaren kantu eta abestietan murgilduta ibili dira eta lan ezberdinak burutu dituzte. Laboaz gain, Jose Luis Zumeta margolaria ezagutu dute. Lagun eta sorkuntza kide izan ziren bi artistak urteetan, eta Zumeta margolari ospetsuaren estiloan oinarrituta lan bikainak sortu dituzte.

Azkenik, eskertza berezia egin nahi diogu Susanari. Susana, eskolako ama bat da eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Mikel Laboaren omenez sortu duen artelan zoragarriagatik. Eskerrik asko zure pasioa eta sormena gurekin partekatzeagatik.