Gaur bisita interesgarri bat jaso dugu bosgarren mailako ikasleak. Gure proiektuan “harriak, fosilak eta mineralak” murgilduta gabiltza eta Mikel Platero, eskolako guraso ohia etorri zaigu mineral, harri eta fosilen inguruan hitzaldia ematera.

Mikel, txikitatik animali zale amorratua dela kontatu digu, eta 12 urte zituenean bere aitak oparitutako liburu batetik hasi omen zen mineral zaletasunarekin. 

Berrogei urte badaramatza mineralen bilduma propioa osatzen, eta etxean berak jasotako nahiz oparitutako 3.000 ale ezberdin baino gehiago ditu.

Bera gemologoa da ikasketaz eta guk gelan teorian ikasi ditugun hainbat azalpen, benetako adibideekin alderatu ahal izan ditugu. 

Mikel aditu da eta primeran azaldu dizkigu mineral bakoitzaren xehetasunak. Gainera, bertatik bertara ikusi eta ukitzeko aukera izan dugu.

Lupa binokularrarekin ere jolastu dugu mineralen barruko sekretuak aurkitzen.

Beraz, eskerrik asko Mikel gurera etortzeagatik, plazer bat izan da.