Duela pare bat aste, ETBko kazetariak eskolara etorri ziren grabatzera. Hezkuntzari buruzko erreportaje txiki bat egitera etorri ziren. Bertan, gure ikastetxeko eguneroko lanean IKT teknologia berriak nola txertatzen ditugun bertatik bertara ikustera etorri ziren. Gela batera sartu ziren grabatzera, eta irakasle bati eta hainbat ikasleri ere galderak egin zizkieten.

GERTUTIK izeneko atalean emango dute erreportajea, asteburu honetako (ziurrenik igandean) ETB1eko eta ETB2ko albistegietan. Ez galdu aukera, interesgarria izango da eta!