Aste honetan, Orokieta Herri Eskolako lau irakasle Letonian dira Erasmus+ proiektu berri bati hasiera ematen. “Everything can be recycled except the Earth” izenburupean (Edozer birzikla daiteke, Lurra izan ezik), birziklapenaren inguruko praktika onak ezagutu eta hainbat ikastaro egingo dituzte. Bi urtetan zehar, gure ikastetxeko hamasei irakaslek eta 8-10 ikaslek Letonia, Eslovakia, Lituania, Italia eta Turkiako eskolak bisitatuko dituzte. Era berean, beste herrialdeetako lankideak Zarautzera etorriko dira Orokietako jardunbideak ezagutzera.
Proiektu honen bitartez, Orokieta Herri Eskolak nazioartekotzearen prozesuan pauso bat aurrera egingo du. Bigarren aldia da Erasmus+ proiektu batean parte hartzen dugula. Duela bi ikasturte hasitako “Yes” proiektua -ekintzailetasuna ardatz duena- bukatzear daukagu. Proiektu honetan, Polonia, Portugal, Italia eta Turkiako eskolekin lankidetzan erroka komunak garatu ditugu.
Europar programetan parte hartuz, atzerrian ikasitako metodologia eta praktika onak gure ikastetxean aplikatzen ditugu, gure hezkuntza eskaintza hobetzeko helburuarekin.