5. mailako ikasleak Plaiaundin izan dira. Ekosistemak lantzen ari dira eta horrekin lotuta irteera egin dute. Plaiaundi Parke Ekologikoan bertako fauna eta flora ezagutzeko aukera izan dute, batez ere hegaztiak. Txingudiko padura ezagutu dute eta gure ingurua zaintzearen garrantziaz hausnartzeko aukera izan dute.