LH 6. mailakook Unibertsoko proiektuarekin gabiltza buru belarri. Eta joan den ostiralean Donostiako
Planetariumera joan ginen. Bertan, gure zerua nolakoa den ikusteko aukera izan genuen, eta
bertan dagoena hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan zen. Kimika tailerrean ere parte hartu,
eta azkenik Zientzia museoa ikusten aritu ginen, era librean. Museo askotan ez bezala,
gauzekin esperimentatu, ukitu, probatu… egin genituen.
Motz geratu zitzaigun denbora! Ederra izan zen.