Astebetez Sizilian egon dira eskolako lau ikasle eta bi irakasle martxan daukagun Erasmus+ eko «Everything can be recycled except the earth» proiektuaren harira. Haiekin batera Eslovakia, Letonia, Lituania eta Turkiarrak ere izan dira.
Siziliako uhartean zaborraren eta birziklapenaren inguruan duten errealitatea ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste, Legambiente GKE eta Recogest enpresei bisita eginez.
Horretaz gain, bertako familia eta ikasleekin batera Bagheria inguruko kultur ondare harrigarriaz gozatzeko aukera izan dute: Palermo hiriko eraikinak, Himera eta Cefalu herria, besteak beste.
Baina aisialdirako tartea ere izan dute. Eskolarteko xake txapelketan parte hartu zuten eta bigarren saria eskuratu zuten gure ikasleek.
Apirilean, programaren egitarauari jarraituz, beste lau ikaslek izango dute Turkiako Tokat-eko familietara joateko aukera. Hauxe izango da aurtengo ikasturtean atzerrira egingo duten azken bidaia.