Orokieta Herri Eskolak bat egin du gaurkoan ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako nazioarteko egunean. Ikasle txikienek eta baita zaharrek ere leloak sortu dituzte eta ikastetxean hainbat puntu more apaindu dituzte. 6. mailako ikasleek plazan antolaturiko ekintzetan eta kalejiran parte hartu dute, eta guztiek batera Rosi Lazkanok sortutako bertsoak abestu dituzte.