Astea aurrera doa eta gaur informazio ugari jaso dugu Txekian dabiltzanen aldetik.

Herenegun, asteartean, Becov herrian urrezko relikia garrantzitsu bat, Txekian edo txekiarrentzat altxor preziatua dena, ikusteko aukera izan omen zuten.

Atzo, asteazkena, Karlovy gainera igo omen ziren funikular batean, bitan hobeto esanda, bat alde batera eta bestea bestera baitziren. Baina jaitsiera mendiz, oinez, egin omen zuten. Hamarren bat kilometro eta ibaiaren ertzetzik. A ze esperientzi hau ere, ezta? 

Gaur berriz Loket izeneko herritik bidali digute ondorengo argazkia. Erdi Aroko herria omen, gaztelu eta guzti. Eta itzulia ibaiaren ertzetik 14 km egin dutenez, igarabak ikusteko aukera izan omen dute. Eskolan gainera menu berezia izango dute, bereziki beraientzat prestatua.

Beraiek ondo pasatzen ari dira eta hemen, beraien mailakide bat bertso txapelketa batean saritua izan da; zorionekoak 6. mailakoak