Ostegun eta ostiralean 5. mailako ikasleak Txingudiko ekoetxean egon dira. Eguraldia ez da egokiena izan, baina hegaztiak ikusteko garai ona da, Afrikarantz migratzen ari direlako.

Paduran zehar, bertako arduradunekin, prismatikoak hartu eta isiltasunean ibilbidean hegazti ezberdinak ikusteko aukera izan dute. Ondoren tailerrak ere egin dituzte.

Primerako ekintza izan da Ekosistemak proiektuari amaiera emateko.

Asko ikasi eta primeran pasa dute!