Gaurkoan, 5. mailakoak gure proiektuko leloak dioen bezala «betaurreko berdeak jantzi» eta Txingudiko Ekoetxera abiatu gara. Bertako ekosistemako ezaugarriak eta bizidunak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. 

Eguraldiak ere bake pixka bat eman digula aprobetxatuz, prismatikoak hartuta fin ibili dira gazteak paduran zehar bizi diren zein migratzen duten hegaztien bila. 

Klima aldaketak hegazti horien migrazioan sortzen duen nahasmenari buruz hausnartzeko tartea ere izan dugu, baita natura zaintzeko konpromezuak adosteko ere. Beti bezala, gozatu dugu egun berezi honetaz. Gogoratu, jantzi betaurreko berdeak!