HH4ko ikasleok “Txio-txio txoriak kantari” proiektuari amaiera eman diogu. Azken aste hauetan hegazti ugari ezagutu ditugu, baita haien ezaugarri nagusiak ere: nolakoak diren, non bizi diren eta zer jaten duten, besteak beste.
Proiektua aberasteko, bisita berezi bat ere izan genuen: ikasle baten aita etorri zen gelara, eta berarekin batera “txori-kabiak” egiten ikasi genuen. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen guztiontzat.
Amaitzeko, guk egindako etxetxoak eskolako zuhaitzetan jarri ditugu, gure inguruko txorientzat babesleku bihur daitezen.
Pozik eta harro gaude egindako lanarekin!







