Ikusi al duzue zein ederra dagoen gure baratza? Ze nolako zerbak dauden? Edo porruek nolako lodiera duten? Merezi du ikustalditxo bat egitea.

Baina barazkiek arrisku bat dute eta hori jakinda, HHtik albiste hau bidali digute: apirilaren 18an hain zuzen ere.

Gaur, HH3koak baratzera joan gara BITTORI txorimalo berria eramatera. Asko disfrutatu dugu eta gure txikiak bazterrak arakatzen aritu dira, gelan landutako loreak eta ornogabeak aurkitzen. 

Bittori denon artean egin dugu eskolan. Dotore dotore gelditu da bertan eta nahi duzuenean joan zaiztekete bisitatzera.

HH 3ko irakasleak