Azken aldian, eguraldi txarra dugu Eskolako Baratzean ikasleekin aritzeko baina ez gaude lo.

Aurreko ostiralean, “Ekimen Agroekologikoak Eskolekin Saretzen” Jardunaldian parte hartu genuen Orokieta Herri Eskolak.

5. jardunaldi honetan, gure inguruko ekimenak ezagutzeko aukera izan genuen: beraien esperientzia eta jakintzetan oinarrituz, bai ikasgeletan eta baita baratzean ere, nekazaritza eta elikaduraren inguruan egin dezakegun lanketa aberasteko. 

Oso jardunaldi interesgarria izan zen batez ere aurrera begirako proiektu berriak zehazten joateko.

Ostiralean bertan, Eskoletako Urmael Sarearen II. Topaketa ospatu zen eta bertan egon ginen EAEko beste 24 eskolekin batera. Kutxa Ekogunean egindako bileran ideia interesgarri asko jaso genituen, orain, martxan jartzea dagokigu.