Asteazkenean, 3. Mailako ikasleak eskolako urmaelera gerturatu ziren laginketa lanak egitera. Oraingo honetan, Neiker-tecnalia erakundeak Urmaeletako eltxoak (culicidae) aztertzen ari direnez, ea eurekin lan egitera animatzen ginen proposatu ziguten.
Hortaz, katiuskak jantzi eta eltxoen larbak harrapatzea izan zuten helburu. Pozik dabiltza gure ikasleak, izan ere, dozena bat larba arrantzatzea lortu zuten. Horretarako, laborategitik eklosionadorea, pipetak eta potetxoak eraman zituzten eta orain, hilabete buruan, datuak erregistratzen joango dira, helburua, lorturiko larba guztiak potoan sartu eta Neiker zentrura bidaltzea baita.
Ez dira makalak, gure zientzialari gazte hauek!