XAKE FESTA BERTAN BEHERA GELDITU DA

Larunbat honetan zen ospatzekoa V. Xake Festa Zarautzen baina, Covid-19a dela eta, ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. 

Biharko egunez, maiatzak 23, ospatu behar zen Orokieta Herri Eskolak eta Zarautz Xake Taldeak azken urteotan antolatzen duten Xake Festa. 

Duela 5 urte ospatu zen lehenengo aldiz, Orokieta Herri Eskolak eta Zarautz Xake taldeak antolatuta Xake ekitaldi hau Zarautzen. 115 partaide inguruk hartu zuten parte lehenengo ekitaldian eta, urtetik urtera, igotzen joan da Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritakoen kopurua, joan zen edizioan 200 partaidetik gora lortu arte.

Antolaketa taldea aukera ezberdinak aztertzen egon da aurten ere jardunaldia burutu ahal izateko, besteak beste, internet bidez egitea. Baina, azkenean, datorren urtean ospatzea erabaki du. Xakearen inguruan gozatzea, jende ezberdina ezagutzea eta elkarrekin eguna pasatzea dira ekitaldi honen helburuak. Online egiteak, hortaz, ez luke ahalbideratuko ekintza honen helburuak betetzea.

Datorren urten izan beharko da.