Maiatzak 2tik 6ra Zaječarren (Serbia) izango dira Orokietako irakasleak bertako hezkuntza sistema eta eskola ezberdinak ezagutzen. Gimnazija Zaječar eskolako Maker’s Lab gela ezagutu dute gaur eta bertan lantzen dituzten proiektu ezberdinak, piperminarekin sortutako landareentzako uxatzailea, ikasleek beraiek sortutako musika instrumentuak eta baita errealitate areagotuko betaurrekoekin giza gorputza nola lantzen duten ere konprobatu dute.
Gimnazija eskolak Steam School Labelean aditu maila du eta lurraldean lehena izan zen horrelako gela bat izaten.
Bisita honetan Eslovakiako Sliač herriko beste irakasle bat ere bertan da beraiekin, azken hau beste proiektu batzuetan ere lagun izan dute.
Arratsaldean, Montessori metodologia erabiltzen duen Curk haur-eskolan izan dira.
Hurrengo egunetan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako beste bi ikastetxe ere ezagutuko dituzte. Ideia pila batekin etorriko dira oraingoan ere gure irakasleak.