Aste osoan zehar, eskola guztia zientzia astean murgilduta ibiliko gara. Metodo zientifikoa erabiliz, maila bakoitzak lantzen ari den proiektu edo gaiari loturiko hainbat esperimentu eta froga egingo ditugu.

Haur hezkuntzakoek kolore nahasketak, uraren flotagarritasuna eta elektrizitate estatikoa landuko dituzte.

Lehen Hezkuntzakoen gaiak makina sinpleak, energia motak, uraren ezaugarriak, pentsamendu konputazionala eta robotika, ekosistema ezberdinetako uren kalitate azterketa eta masa eta bolumena izango dira.

Asteari amaiera elegantea emateko, datorren astelehenean azoka handi bat antolatu dugu ikasle guztiek besteek egindako esperimentuak ikusi ditzaten eta haiek egindakoak besteei azal diezazkieten.

Azkenik, hemen dituzue Haur Hezkuntzan, lehenengo egunean egindako esperimentuen argazkiak.