Otsailaren 2an, Hezeguneen nazioarteko eguna da. Udaletxetik gonbitea jaso ondoren, Lh4ko ikasleak zuhaitzak landatzera joan gara Iritako hezegunera.
Iritako hezegunea berreskuratzeko lanetan, zuhaitzak landatzea falta zen. Gure ikasleek landatutako zuhaitzekin ibai bazterrean ohikoa izaten den haltzadia sortzea da asmoa, haltzadi honek hezegunea babestuko baitu eta baita itzala eman ere.
Ikasleek landatutako zuhaitzak lau motatakoak izan dira: Lizarrak (42 zuhaitz), Haltzak (42 zuhaitz), Hurritzak (28 zuhaitz) eta Sahatsak (42 zuhaitz).
Ikasleak gogor eta gustura lan egin dute eta ondoren arduradunen eskutik hamaiketako ederraz indarrak hartu dituzte. Primerako goiza pasa dugu ingurune paregabe batean. Bertatik paseatzera gonbidatzen zaituztegu!