Aste honetan gurekin izango ditugu Eslovakiako Sliacetik eta Holandako Dukdalf Leiden eskolako 13 ikasle eta 5 irakasle. Gure 6.mailako ikasleekin batera Global and local citizenship proiektuaren barruan hainbat ekintza desberdin izango dituzte: podcasta, hiru eskolen kultur aniztasunaren mapa, bilera mixtoa, jolasak, pista jokoak, Donostiara irteera, kirolak.🏴‍☠️⛰️🐠🏃

Lehenengo egunean ongi etorri ekitaldi xume bat egin diegu. Espero dugu gure artean etxean bezala sentitzea.🤗

Etorri diren ikasleak eskolako ikasleen familiek jaso dituzte.

Aukera paregabea da ingelesa praktikatzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko.