Azken hilabete hauetan eskolako pasiluan bildu gabe gelditu diren azken arropekin, Zarauzko Arraun Elkarteak kudeatzen duen 2. eskuko dendara eraman ditugu 🧥👖🧤. Ori eta Luis han genituen zain, irribarrez eta harrera beroz, etxekoak bagina bezala.

Arropa entregatu ondoren, dendan zehar bueltatxoa egin dugu, eta benetan ikaragarria iruditu zaigu: zenbat gauza, zein egoera onean, eta zein prezio onean! Izugarria da bigarren bizitza bat emateak daukan balioa.

Haiek azaldu digute gure arropak salduko dituztela, eta lortutako dirua Arraun Elkartearentzako laguntza bihurtuko dela; eta saldu ezin den guztia, berriz, Saharara bidaltzeko asmoz direla. Urtero, lurralde desberdinetara heltzen da laguntza, txandaka eta beharren arabera, nondik nora, laguntza hedatuz.

Ekintza eder honek aukera eman digu eskolako proiektuan landu ditugun 3R printzipioak berriro gogoratzeko:

Reduce, Reuse, Recycle.♻️

Ikusi dugu ez direla hitz hutsak; eguneroko keinu txiki hauek benetan mundu txikiak mugitzen dituztela.

Eta ezin pozago itzuli gara… eta opariarekin gainera! Arraun elkarteko kamiseta bana jantzi dugu, eta kalean barrena ibili ahala, dirudienez zerua bakarrik ez da gaur urdindu…

gure pausoek Zarautz osoa urdindu dute, itsasoaren zabalarekin bat eginez.

Gora egun urdinak eta gora Enbata!🌊💪🏼🙌🏽