Azken egunotan, EquiRedS sareko hainbat eskolatako kideak izan ditugu Zarautzen, Orokieta Herri Eskolan. Egonaldi hauetan zehar, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan dugu: gure ikastetxea bertatik bertara ezagutu, prestakuntza saioetan parte hartu, beste ikastetxe batzuk bisitatu (Ondarroako Zaldupe eskola, Orioko Zaragueta herri eskola, Duranako Ikasbide ikastola eta Gasteizko Errekabarri eskola), eta, noski, gure ingurunea ezagutzeko aukera ere izan dute, besteak beste Zumaiako flyscha edo Donostiako bisitarekin. Horrez gain, elkarrekin hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta sarean lanean jarraitzeko une baliotsuak izan dira, giro ezin hobean. Luxu bat da horrelako egonaldiak bizitzea: bertatik ateratzen duguna benetan aberasgarria eta baliagarria baita gure eguneroko praktikarako. Mila esker gurera etortzeagatik, eta ateak zabalik dituzue nahi duzuenean berriz etortzeko!