LH3ko ikasleak Orioko Mutiozabal ontziola bisitatzen izan ginen pasa den maiatzaren 21ean.

Oriora trenez iritsi ginen. Ontziola erakusteko Eider genuen zain. Lehenengo ikas gela batera joan ginen eta bertan ontziei buruzko informazioa eman zigun eta baita ontziolari buruzkoa ere. Ba al dakizue Mutiozabal Gipuzkoan dagoen ontziolarik zaharrena dela? Ba bai. Bertan arrantzarako ontziak egiten zituzten. Baina baita ibaian bidaiatzeko ontziak ere, lehen garraiobide garrantzitsua baitzen ibaia eta materiala ezberdinak garraiatzen zituzten bertatik. Ibaian nabigatzeko ontzi mota berezi bat erabiltzen zuten: Ala izeneko ontzia. Ala ontziak ezaugarri nagusi bat zuen; ontziaren azpialdea planoa zela, horrela ontziak balantza gutxiago egiten zuen.

Gu artista batzuk garenez Ala bat egin genuen.

Tirolinako parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean berriro trena hartuz bueltatu ginen eskolara.

A ze egunpasa ederra!

Gaur berriz, uraren proiektuari bukaera ematera, Zarauzko hondartzara joan gara 🏖️. Zertara? Ba, gure itsasontziek ea flotatzen duten frogatzera!

Proiektuaren azken xedea itsasontzi flotagarri bat egitea zen. Horretarako, aurrez, uraren ezaugarriak aztertu eta hainbat esperimentu egin ditugu eskolan. 💦💧

Gure itsasontziak sortzeko prozesua ederra izan da. Itsasontzia nolako izango den pentsatu, irudikatu, imajinatu, diseinatu, material egokia aukeratu eta egin!
Esan beharra dago, dibertigarriena azken pausua izan dela. Gure barkuak hartu eta itsasoratzea.

Primerako goiza pasa dugu.😎🏖️🛳️