Eskola komunitateko kide guztiei, eskerrik asko zuen ametsengatik!💕

Bihotzez eskertu nahi dizuegu parte hartu eta zuen ametsak, ideiak eta desioak gurekin partekatzeagatik. Jasotako ekarpen guztiak irakurri ditugu, eta benetan aberasgarria izan da ikustea zenbat ilusio, konpromiso eta maitasun dagoen gure eskolaren inguruan.

Zuen ekarpenak kontuan hartuko ditugu etorkizuneko urratsak ematerakoan. Guztion artean eraikitzen dugulako eskola, eta bide hori elkarrekin egitea da gure indarrik handiena.
Eta nola ez, ez utzi inoiz amesteari!

Amesten dutenek egiten dute ametsa eder!💭🫶