Azken ikasturteetan bezala aurten ere HIZKUNTZA LAGUNTZAILEAK ditugu gure artean. Rebecca Phoenixetik etorri zaigu eta ikasturte osoan zehar egongo da gurekin. Olivia berriz Salzburgokoa da eta irakasle izateko praktikaldia egiten ari da, bi hilabetez egongo da gure artean. Ikasleekin gelan eta egunerokotasunean atzerriko hizkuntza erabiltzen dute eta hauentzat motibagarria eta aberasgarria da beraiekin aritzea.
Gelako jarduerez gain eskolako bizitzan murgiltzen dira, hemen ikus ditzakezue ikasleekin batera perretxiko bila joan ziren irteeran 🍄🍄🟫.
Bestalde, aste honetan, tertulia musikalari amaiera emateko, Oliviak bere herrikoa den Wolfgang Amadeus Mozarti buruzko aurkezpena egin die HH4 eta LHko hainbat ikasleri.
Ba al zenekiten Salzburgo hiria Zarautz baino zazpi aldiz handiagoa dela? Eta “Salzburgo” hitzak “gatzezko gaztelua” esan nahi duela?🧂🏰
Esker mila zuen ekarpenengatik, Rebecca eta Olivia! Zarautzen gustura egotea opa dizuegu.
Tschüss!👋🏼🤗 Good bye!


