Aurtengoan ere martxan dugu Ikasleen Ingurumen Batzordea. 3.zikloko gela bakoitzeko ordezkari batek osatzen du taldea. Batzordearen ardura izango da, ikastetxean ingurumenarekin lotuta sortzen diren ekimenak eta proposamenak dinamizatzea.

Agenda 2030 proiektuan parte hartzen dugunez, eurak izango dira gure ordezkariak Eskolarteko foroan ere. Aurten, herri mailan landuko den gaia, Zarauzko kontsumo eredua izango da eta hurrengo astean izango dute lehen bilera.

Honetaz gain, IRAESerako ordezkari berezi bat ere badugu. IRAES, Eskola Jasangarrien Sarea da eta beste ikastetxeekin batera, hainbat erronka eramaten ditugu aurrera.
Ilusioz eta gogo handiz hartu dute erronka. πŸ’§β™»οΈ

Lan bikaina egingo dute aurtengoan ere!

πŸŒπŸŒΏπŸƒπŸžπŸ¦‹πŸŒ§οΈβ˜€οΈβ„οΈπŸŒŠ