Atzo, maiatzaren 14an, Orokietako LH1, LH3 eta LH5eko ikasleok Donostiako Kursaalera joan ginen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren “Logelan Logale” emanaldia ikustera.
Trenez joan ginen, eta Kursaalera iritsi bezain pronto ametsen munduan murgildu ginen; izan ere, amets egin baitaiteke begiak zabalik eta lorik egin gabe…💭 Hala dio guk abestutako kanta politak, eta guk pozik eta gogotsu abestu genuen!
Emanaldiaren ondoren, Donostiako parke desberdinetan bazkaldu eta jolasean aritu ginen.
Eguraldia primerakoa izan zen, eta egun oso polita eta dibertigarria igaro genuen!☺️😀

