LH2. mailako ikasleok hiru egunez joan gara Maria Etxe Txiki eguneko zentrora abestera, eta baita dantzatzera ere. Gure kantu tradizionalak ikasi eta landu ditugu, ondoren aitona-amonekin partekatzeko.
Elkarrekin abestuz, primeran pasa dugu!
Datorren urtean berriro han izatea espero dugu.
Eskerrik asko bihotzez, bertako guztiei hau posible egiteagatik!




