Maiatzaren 11n, Tolosako Berazubi estadioan, “Gipuzkoako Ikastetxe eta Klub Arteko Alebin Txapelketa” ospatu zen. Eguraldi ona lagun, Orokietako haurrek hainbat proba egin zituzten goizeko 10:00etatik 12:30era.
8 neska eta 6 mutil aritu ziren altuera jauzian, luzeran eta beste ariketa batzuetan. Horietako batzuek atletismoan lehen esperientzia izan zuten. Guztiek ilusioz eta ahaleginez parte hartu zuten, eta giro bikaina izan zen nagusi.
Jardunaldia 4×60 metroko erreleboekin amaitu zen, ikuskizun ederra eskainiz. Parte-hartzaile eta ikusleentzat esperientzia ahaztezina izan zen, eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin zuten.
Zorionak guztioi eta jarraitu kirolaz gozatzen!🏄♂️🚴♀️🏊♂️🤽🏂🏌️⛹️♂️🏋️♂️


