A ze sorpresa gurea!. Ostegunean, jolastokitik geletara igo ginenean, geletan ditugun landareetan 🪴barraskiloak zeudela ohartu ginen.

Bezperan leihoak 🪟pixka bat irekita utzi genituen eta nonbait handik sartu ziren.

Pare bat egun gure geletan eduki ondoren, baratzera eraman ditugu beraien inguru naturalean bizitzen jarrai dezaten.

Eta honek guztiak jakinmina sortu digunez, 3 urtekoak barraskiloei buruzko proiektua lantzen hasi gara.🐌🐌