Aurreko batean komentatu genizuen Velutina Eskolan proiektuan parte hartzen ari ginela eta ilusioz gainezka geundela zein emaitza emango ote zituen jakiteko.

Proiektu honen jarduera edo ekintza nagusia Vespa Velutina edo Liztor Asiarraren tranpatze kanpainan parte hartzea izan da. Ikastetxearen inguruan 4 tranpa jarri ditugu eta 100 liztorretik gora harrapatu ditugu.

Asko ikasi dugu gure erleei buruz eta gure biodibertsitatean duten garrantziaz jabetu gara. Hori horrela izanda, Orokietako ikasleak aurrera begira ere gure erleei laguntzen jarraitu nahi dugu eta ekintza ezberdinak jarriko ditugu martxan, hala nola, ikastetxeak urtero kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin diogu zuzendaritzari, udalari ere herri mailan kanpaina hau martxan jartzeko eskatuko diogu, gure baratzean landare polinizatzaileak landatuko ditugu…

Egin dugun lan honen guztiaren berri emateko, aste honetan, Orokietako LH6ko Iraes ordezkariak Urdaibaiko Ekoetxean Euskadiko Confintean parte hartu dugu beste 25 ikastetxerekin batera. Bertan ekintza ezberdinak burutu ditugu eta ikastetxe bakoitzak Iraesen aurrera eraman duen proiektua aurkeztu du. Nahiz eta gure ikasleak guztietatik txikienak izan, aurkezpen ederra egin dute eta baita heldutasun handia erakutsi ere..

Aurretik Orokietako Confinta ere ospatu dugu eta ikastetxeko komunitateari ere aurkeztu diogu proiektua.

Telmo, Ane, Maiu, Julen eta Maite, bejondeizuela eta zorionak.🫶🏽🙌🏽