Agenda 2030 programaren barruan, Orokieta Herri Eskolako 6.mailako ikasleak proiektu interesgarri batean ari gara parte hartzen. Proiektuaren izena Vuletina Eskolan da.
Bertan, gure erleekin lanketa berezia egiten da. Gure erleen gainbehera edo galera nabarmena ari da izaten azken urte hauetan arrazoi ezberdinak medio ⚠️. Horrek, eragin kaltegarriak dakartza, bai guregan eta baita gure biodibertsitatearengan ere.
Hori horrela, proiektu honen xede nagusia gure erleak ezagutzea, babestea eta laguntzea litzateke.
Eragile ezberdinak hartzen dugu parte, hala nola, Euskadiko 80 bat ikastetxek, Berritzegune Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Uni-Eibarrek, Udal ezberdinek, Erlezain Elkarteak, Nekazaritza Eskolek…
Aipaturiko galera horren arrazoietako bat Liztor Asiatikoaren edo Vespa Vuletinaren etorrera izan da. Liztor mota honek gure erleak jan eta triskantza handiak eragiten ditu. Hori saihestu nahian, tranpatze kanpaina batean parte hartzen ari gara.
Gure Ikastetxe inguruan 4 tranpa jarri ditugu eta helburua da, garai honetan kabiak jartzen dituzten liztor erreginak harrapatzea kabi horiek egin aurretik.
Ikerketa baten parte izango garenez, astero 4 tranpa horiek behatu 🧐 behar ditugu eta kontaketa egin ondoren, gure datuak 📉bidali Uni-Eibarrek aztertu ditzan.
Ilusioz hartu dugu proiektua eta zein emaitza ematen dituen kontatuko dizuegu aurrerago.
Gure erleek gure laguntza behar dute, zaindu ditzagun🐝🫶🏽.





