Altzoko handia ezagutu dute lehenengo mailako ikasleek.
Lehenengo mailakoek gorputzaren proiektuari bukaera emateko, Goierrira joan ziren Altzo Handiaren istorioa ezagutzera.
Migel Joakin Eleizegi Ateaga 1818an jaio zen Altzo herrian. Euskal Herrian Altzoko Handia deitzen zioten. Gizon ona, apala eta langilea zen. Hain handia zenez, munduan barrena ibili zuten munduak nolakoa zen ikus zezan🌎. Antzoki eta zirkoetan agertzen zuten jendearen harridura eta ikara piztuz. Bere bidaietatik itzultzen zen bakoitzean, San Salbador elizako atarian haren altuera eta zabalera neurtzen zituzten zenbat hasi zen jakiteko📏.
Gure ikasleek, eskolan, beraien besoen zabalera eta alturera neurtu zituzten🖐️.
Erreferentzi horiek izanik, Altzoko Handiaren neurriekin konparaketa egin zuten.
Ondoren hilerrian Erraldoiaren hilobia bisitatu eta azkenik bere jaiotetxea ikusi zuten🏚️. Bertan, haren jaka, eskularruak eta abarken tamainuarekin harrituta gelditu ziren 🧥🧤👞.
Ezetz asmatu zenbat neurtu zuen Migel Joakin Eleizegik. 2,42metro. Benetan izugarria, ezta?😲😲











