Azkeneko bi larunbatetan Kirol Egokituari buruzkoa saioak izan ditugu Orokietan Eskola Kirolaren barruan. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federaziotik etorri zaizkigu Zarauzko ikastetxeetako LH5 eta Lh6ko ikasleekin aritzera.
Gehienontzat hain ezezaguna den esparrura hurbiltzeko balio izan digute saio horiek.
Eurak ekarritako materiala Orokietan erabiltzeko aukera ere izan dugu eta bi aste hauetan, Heziketa Fisikoko saioetan ere, horretan aritu gara LH4, LH5 eta LH6ko ikasleekin.
Ezgaitasunen bat duten pertsonen lekuan jartzeko aukera izan dute eta bizipen horiek sentituz, gai askoren inguruan hausnartzeko beta izan dugu, inklusioa, aniztasuna, esfortzua, oztopoak gainditzea…
Bukatzeko, aste honetan Ibon Oregi etorri zaigu ikastetxera eta ordu eta erdiko hitzaldi bat eman digu LH6ko ikasle eta irakasleoi. Bere esperientzia pertsonala oinarri hartuta, behar bereziak dituzten pertsona horien egoera agertaraztea du helburu Ibonek.💪🏼
Bide batez, gizartean, eskolan eta familian inklusioak duen garrantzia ikustaraztea eta baita kirolak horretan guztian oinarrizko ardatz gisa izan dezakeen funtsezko zeregina azpimarratzea ere.
Ikasgai ederra eman diguzu Ibon, MILA ESKER bene-benetan.🫶🏽🫶🏽



