LH4A-ko ikasleak eTwinning proiektu berri honetan murgildu dira. Ikasturte guztian zehar ura eta haren erabilera jasangarriaren garrantziaz arituko dira.

Europako beste herrialdeetako (Polonia, Turkia, Italia eta Errumania) ikasleekin elkarlanean, jarduera digital eta sortzaileen bidez, esperientzia oso aberasgarria bizituko dute ingelesa praktikatu eta bizitzarako gaitasunak garatzen joateko.

“Ura bizitzaren iturria da, eta guztion ardura da zaintzea.”💧