Ikasturtea bukatzen ari zaigu eta Agenda 2030eko aurtengo lanei ere amaiera eman diogu udaletxean ospatu dugun Udal Foroarekin.
Bertan, Zarauzko ikastetxe guztiak elkartu gara eta urtean zehar egin dugun lanketa aurkeztu diegu udaletxeko zinegotziei eta alkateari.
Agenda 2030ean landu dugun aurtengo gaia 12garrena izan da, hain zuzen ere, Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
Gai hau bi ikasturtetan landuko dugu eta aurtengo lana diagnosia egitea izan da. Horretarako, ikasleek adinaren arabera ariketa ezberdinak egin dituzte eta ondorio batzuk atera ere bai. Hala nola, erosketak denda txikietan ala komertzio handietan egiten ote diren, erosten duguna bertakoa edo kanpokoa ote den, autorik erabiltzen ote dugun erosketa horiek egiteko garaian…🛍️🛒
Ikasleek konpromiso batzuk ere hartu dituzte eta udaletxeari eskaera batzuk egin ere bai.
Datorren ikasturtean esku hartze plan bat osatuko dugu ateratako ondorio horiek hobetze aldera.
Aurten ere lan bikaina egin dute gure Ingurumen Batzordeko ordezkariek.
Beraz, ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO.




