Munduko bizitzan urak duen garrantzia ezagutu ondoren, lehen gizakiak bizitokia aukeratzerakoan uraren hurbiltasuna bilatzen zutela ikasiko dugu LH3ko azken proiektuan.
Nora joan gara hori hobeto ulertu eta bertatik bertara ikustera? Zestoako Ekainberrira!
Non bizi ziren lehen gizakiak? Zein animalia zeuden garai hartan? Zer jaten
zuten? Nola prestatzen zuten janaria? Nola janzten ziren? Zein tresneria erabiltzen zuten? Artelanik ba al zuten?…
Hasiera ederra eman diogu ikasturteko azken proiektuari.








