Europar batasuneko European Schoolnet erakundeak ematen duen 2025-2026 eTwinnning school zigilua jaso berri du Orokieta Herri Eskolak. Hirugarren urtez jarraian lortu du zigilua berritzea. 2021ean jaso zuen lehen aldiz bi urteko iraupena daukan izendapen hau.
eTwinning school zigilua lortzeko urtez urte eTwinning proiektuak jarri ditu martxan Orokieta Herri Eskolak. Europar Batasuneko hainbat ikastetxe desberdinekin batera egiten dira proiektu hauek, Lehen Hezkuntzako maila desberdinetan aurrera eramaten ditugu, bai tutoreekin baita ingeleseko irakasleekin ere. Ikasleek eremu babestu batean lan egiten dute, lainoan, eta elkarrekin ekoizpenak egiten dituzte, baina bideo deiak ere.π
Esperientzia oso aberasgarria da, aniztasunean hezteko eta baita ingelesa praktikatzeko ere.

