Pasa den astean baratzera joan ginen landatu genituen baratxuriak🧄nola hazi diren ikustera.
Bertara iritsi eta txorimaloak eman zigun ongi etorria, HH3koek lan bikaina egin dute ez baikenuen txoririk ikusi bertan.
Hori bai, isildu ginenean txori desberdinen kantuak entzun genituen gure inguruan 🐦⬛.
Hamaiketakoa jan ondoren urmaelaren inguruan bueltatxo bat eman eta tomateak, zerbak, letxugak, marrubiak, mugurdiak… ikusten ibili ginen 🍅🫛🥬🍓.
Zein ederra dagoen gure baratzea urte sasoi honetan. 😊😍🫶🏽






