Orokietan, bada denbora ikasturtean zehar ekintza ugari antolatzen ditugula Maria Etxetxiki Eguneko Zentroarekin elkarlanean.

Aurrekoan hango aitona-amona batzuk 3 urtekoekin egotera etorri ziren eskolara eta atzo aldiz, LH1C gelakoak haiengana joan ziren elkarrekin egotera. Gure ikasleak hainbat jolas sortzen aritu dira Maria EtxeTxiki Eguneko Zentrokoekin jolasean aritzeko.

Zein aberasgarria den belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sendotzea!🫶🏽🫂🥰