Aurtengo tertulia artistikoan, Coco Chanel diseinatzaile eta sortzaile ospetsua landu dugu HH2tik LH6ra.
Bere ikuspegi berritzaileak asko irakatsi digu, eta modaren munduan izan zuen iraultzak benetako arrastoa utzi du gure artean.
Chanelek sinpletasuna eta dotorezia uztartuz sortutako diseinuek, estiloaren eta nortasunaren garrantziaz hausnartzeko aukera eman digute. Ikasi dugu nola kolore neutroak, formak eta ehunak erabiliz mezu indartsuak transmititu daitezkeen, baita sormena eta askatasuna eskutik joan daitezkeela ere. Gainera, bere lanak ezagutzeak inspirazioa eman digu, gure ideiak baloratzeko eta gure estilo propioa garatzeko. 🖤🤍✨
Hiru urtekoek amona Tereren bisita jaso dute eta josteko makina erabiliz, adur zapi bat nola egiten duen erakutsi die. Gero beraiek jostun bihurtu dira.
Bigarren mailakoek Jon Alkain diseinatzailearen bisita jaso dute. Berak sortutako marka, Ural, jantzi ausart eta bitxiez osatuta dago eta generoen estereotipoak haustea du helburu.
Coco Chanelek sortutako unibertsoak gure irudimena piztu du, eta astebetean zehar, eskola osoa dotoreziaz, sormenez eta estiloz bete da. 👗👒🧵