Gure eskolako ikasleek baratza zaintzeko eta ingurumenarekiko errespetua lantzeko ekimen interesgarri batean parte hartu dute. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek “Zer da zapaltzen duzun hori?” proiektua landu dute, eta bertan ikasitakoa Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei azaldu diete. Azalpenetan, lur osasuntsu baten garrantzia, animalia txikien (zizareak, intsektuak…🐞🦗) funtzioa, lurzoruaren tenperatura egokia (18º eta 25º bitartekoa) eta uraren beharra nabarmendu dituzte. Azkenik, galdera bat bota dute: “Zuen ustez, gure baratzak baldintza hauek betetzen al ditu?” Erantzuna argia izan da: BAI! Beraz, nahi duzuenean joan zintezkete artoa landatzera!
Ondoren, Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei bisita egin diete, baratzeko habietan🪺 txori txikiak jaio direla eta bertako barazkiak jaten ari direla jakinaraziz. Hori dela eta, txorimalo bat egitea proposatu dute, txoriak uxatzeko eta barazkiak babesteko helburuarekin.
Azkenik, “Belaze Bizien” proiektuaren baitan eta erronkari erantzunez, HH3ko ikasleek txorimalo bat sortu eta baratzean jarri dute, barazkiak babesteko eta ingurumenarekiko errespetua lantzeko helburuarekin.
Txorimalo dotorea egin dute eta guztiok ikustera gonbidatuta zaudete.
Animatu!👀😉

