Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna abenduak 10ean ospatzen da, eta Calcuta Ondoan GGKEak gaur ekitaldi berezi eta irekia antolatu du hondartzan🏖️.Bertara gure eskolako 6.mailako ikasle batzuk hurbildu dira.
Iritsitakoan antolatzaile batek harrera egin die eta giza eskubideen inguruko azalpenak eman dizkie. Jarraian, malekoian, elkarte bakoitzak jarritako postuaren inguruko informazioa eman die. Ondoren, ikasleek txoko desberdinak bisitatu dituzte.
Goizean zehar, hondarretan,Germán Cedano aritstak ilustrazio erraldoi bat egin du eta gure ikasleak makilak hartu eta beraien marrazkiak egitera eta lelo desberdinak idaztera animatu dira.🎨
Ekintza honen helburua, zarauztarrok GIZA ESKUBIDEEN aldarrikapena eta defentsa adieraztea da.
Marrazkia ikusgai egongo da marea igo arte, 17:30ak aldera, beraz, ez galdu aukera!👀