Aste honetan gurekin izango ditugu Eslovakiako Sliacetik eta Holandako Dukdalf Leiden eskolako 13 ikasle eta 5 irakasle. Gure 6.mailako ikasleekin batera Global and local citizenship proiektuaren barruan hainbat ekintza desberdin izango dituzte: podcasta, hiru eskolen kultur aniztasunaren mapa, bilera mixtoa, jolasak, pista jokoak, Donostiara irteera, kirolak.🏴☠️⛰️🐠🏃
Lehenengo egunean ongi etorri ekitaldi xume bat egin diegu. Espero dugu gure artean etxean bezala sentitzea.🤗
Etorri diren ikasleak eskolako ikasleen familiek jaso dituzte.
Aukera paregabea da ingelesa praktikatzeko eta kultura desberdinak ezagutzeko.









