LH4koak Elgoibarko Makina erreminta museora joan ginen. Geletan makina sinpleak aztertu eta aurkezpenak egin ondoren, geuk, taldeka, makinak diseinatu eta sortu behar ditugu. Aukera paregabea izan genuen Elgoibarko Makina erreminta museoan aspaldiko makinak ezagutu eta probatzeko. Bertan, josteko makinak, perratzailearen lan tresnak, zorrozgailua, tornua, dinamoa, hauspoa…. ⚙️Lantokiko makina guztiak martxan jartzea ere lortu genuen!
Mintxeta parkean bazkaldu ondoren Elgoibarko kultur etxean Jaione, mailako gurasoa, zegoen gure zain. Jasone Osororen “Bruna” liburuaren aurkezpena egin zigun eta baita gela bakoitzarentzat ale bana oparitu ere 📖.
Trenez itzuli ginen burua ideia berriz beteta!🚂





