Orokietako hiru irakaslek Maltara bidaiatu dute hasi berria duten “Explore, Learn and Protect our World”  proiektuari hasiera emateko.  Proiektu honetan HH eta LHko 1. zikloko ikasleek hartuko dute parte.

Proiektuaren helburu nagusia haurtzaroko ingurumen-hezkuntzako programak ikasgelatik kanpo garatzea izango da, aldaketa klimatikoaren arazo errealei irtenbidea ematea eta garapen jasangarria lortzeko ekarpenak egitea auzoan, herrian, eskualdean eta Europan.

Proiektu honetan Malta, Turkia, Letonia, Bulgaria eta Errumaniako eskolekin elkarlanean arituko gara.

Proiektu benetan interesgarria!

Bueltan izango dira ostiralean ideia interesgarri pila batekin!