Atzo egun zoragarria bizi izan genuen eskolan. Goizean, Maria Etxetxikiko aiton-amonak etorri ziren gu bisitatzera, eta poz handiz hartu genituen gure artean.

Elkarrekin goiz pasa ederra egin genuen: abestu, dantzatu eta barre egin genuen etengabe. Momentu hunkigarriak eta alaiak partekatu genituen, eta giro aparta sortu zen guztion artean. Hamaiketako goxoa ere elkarrekin jan genuen, eta indarrak berritu ondoren, festarekin jarraitu genuen.

Eguraldia lagun izan genuen, eta horrek are bereziago bihurtu zuen eguna.

Benetan egun ahaztezina izan zen. Eskerrik asko bihotzez bisitagatik, eta nahi duzuenean, zatozte berriro gure eskolara!