Iritsi zaigu azken eskola eguna. Urte guztian zehar gogoz lan egin ondoren, gure ikasleei iritsi zaie merezitako atsedena hartzeko garaia.

Ikasturtea ondo bukatzeko, 6. mailako ikasleek eskola guztiarentzat antolatu duten ginkana egin dugu. Taldeka antolatuta, herrian zehar ibilbide desberdinak egin ditugu, prestatu dizkiguten erronkak gaindituz.

Haur Hezkuntzan, berriz, jolasak antolatu dituzte ikasturteari amaiera emateko.

Eguerdi partean LH6ko ikasleak agurtu ditugu bertso batekin, eskolari egindako ekarpena eskertuz.

Gaurtik aurrera udaz gozatzea tokatzen da, txaparroak jantzi eta hondartzara joanez, lagunekin eta familiarekin gozatuz, edo bakoitzak gustuko duen hori eginez.

Gu datorren ikasturtean bueltatuko gara, zuek berriz ikusteko gogoz!