Ikasturtea amaitzear dago eta gure ikasleek azkeneko irteera eta ekintzak egiteko aukera izan dute.

Zarauzko alde zaharra, Orio, Deba, Ekainberri…izan dira besteak beste bisitatzeko aukeratutako lekuak.

Lagunen artean gozatu eta une bereziak partekatu ondoren laster iritsiko da merezitako oporrak hartzeko garaia.🏖️

Bien bitartean, urrutira joan jabe, atzo bertan bigarren mailakoek sorpresa galanta izan zuten Itsasmendin. Lantzen ari diren Zarauzko proiektuan barne, erraldoi txikiak ezagutu zituzten eta buruarinekin jolastu ziren.

Eutsi goiari azken txanpa honetan!🙌🏽🫶😊