Atzo 4.mailako ikasleak Basondo Natur Parkera joan ziren inguruko fauna hobeto ezagutzera. Bertan, inguruko basanimalia nagusiak ikusi zituzten, orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua… baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere. Asko ikasteaz gain, primerako eguna pasa zuten.